Urbietako Hegozelaiko lanak amaitu dira
Lurra parekatu eta belar artifizial berria jarri dute.
Kirol instalazioak “etengabe” hobetzeko asmoz, Urbietako Hegozelai futbol zelaiko zorua parekatu eta eta belar artifiziala berritu du Gernika-Lumoko Udalak. Guztira 343.480 euroko aurrekontua erabili dute.
Gainera, gaur gaurkoz, 1.702 metro karratuko azalera duen Urbietako frontoietako metalezko estalki osoa eraberritzeko lanean ari dira, “itogin batzuk dituelako”. Hala ere estalkiaren kontserbazio egoera “ona” dela diote. Erreformak 159.077,71 euroko aurrekontua izango du.
Era berean, eremu horretako kirol eskaintza handitu dela gogoratu du udalak, padelean aritzeko bi pista egokitu baititu. Egokitze lan horrek 65.666,57 euroko kostua izan zuen.