Bertsoen doinuetan kantatu dituzte herriko esaera zaharrak
Euskaraldiaren baitako bertso saioa egin zuten zapatuan Artza frontoian. Giro "ederra" egon zela diote antolatzaileek.
Barikuan hasi zen Euskaraldia, eta horren baitan, bertso saioa antolatu zuten zapatuan Bermeoko Euskaraldiko Batzordekoek. Egungo egoeran ezinezkoa da frontoia betetzea, hala ere, giroa ez zen falta izan. Saioa eta giroa “ederrak” izan ziren antolatzaileen esanetan.
Bermeoko esaera zahar ugari azaleratu zituzten bertso saioan. Batzuek horietako asko ezagutzen zituzten, beste batzuentzat, berriz, berriak ziren asko.
Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia, Miren Amuriza, Iker Uriarte eta Nagore Beitia bertsolariek parte hartu zuten Bermeoko saioan, azken biak Bermeoko bertsolariak, gainera. Koldo Gezuraga gernikarrak izan zuen gaiak jartzeko ardura
Bertaratutakoek “oso ondo” pasatu zuten, eta barre egiteko une asko ere sortu zirela diote.