500 kilometroak ia boskoiztu dituzte Busturialdean
Gernika-Lumoko Sarek deitutako Izan Bidea ekimenaren erronka erruz gainditu dute herritarrek. Guztira, 2.472,94 kilometro egin dituzte zapatu-domekan.
Bidea gara, bidean gaude lelopean, herriz herri eta auzoz auzo mobilizazioak egin dituzte asteburuan, Sarek deituta, Izan Bidea dinamika bultzatzeko. Elkarbizitzaren alde pausoak eman asmoz, Gernika-Lumoko Sarek 500 kilometro egiteko erronka proposatu zuen, eta erruz gainditu dute herritarrek. Zapatu-domekako kilometroak gehituta, guztira 2.472,94 kilometro egin dituzte.
Korrika, bizikletan, etxeko bizikletan, oinez… zapatuan, guztira, 801,75 kilometro burutu zituzten Busturialdean zehar. Domekan, berriz, 1.349,19 izan ziren zenbatu dituzten kilometroak. Nabarnizen ere kilometroak gehitu zituzten 23 lagunek; guztira, herri horretako bizilagunek 322 kilometro zenbatu dituzte asteburuan.
Busturiko Sarek, aldiz, Labirintotik argitara izeneko ekimena deitu zuen domekarako. Madariaga dorretxean batuta, euskal presoen aldeko mosaiko bat egiteko deia egin zuen: 50 lagunek osatutako gezi bat sortu eta grabatu egin zuten. āLabirintotik atera gura dugu egoera berri batera, eta hori islatu gura dugu irudikatu gura dugun geziagaz. Labirintotik irteten, bidetik, danon artean, danok gara bidea. Astebururako Sarek antolatu dituen mobilizazioetarako leloarekin bat eginezā, azaldu zuten.
āHerritarren aktibazioa piztea” izan dute helburu asteburuko ekimenagaz; “preso eta iheslarien etxeratze prozesua martxan jartzea eta elkarbizitzaren eta bakearen aldeko urratsak emateaā, hain zuzen ere.
*Argazkiak: Gernika-Lumoko Sare eta Busturiko Sare.