Mundakarrek ez dute Santa Katalina jairik ospatuko
Santa Katalina egunean bertan (azaroak 25) baselizan egiten duten meza ere ez da egingo.
Mundakako Udalak jakitera eman duenez, Santa Katalina jaiak ospatzeko ekintza guztiak bertan behera uztea erabaki dute. Santa Katalina egunean bertan (azaroak 25) baselizan egiten duten meza ere ez da egingo.
Udaletik eskatu dute “bazkariak eta elkarrekin batzea saihestea”. Gogorarazi dute, gainera, “debekatuta dagoela txokoetan, elkarte grastronomikoetan eta lonjetan edozein jarduera egitea”, eta zarratuta egon behar dutela nabarmendu dute.