Miren Amurizaren 'Basa' liburua landuko du Irakurleen Txokoak
Irakurleen Txokoko parte hartzaileak liburutegiko beheko solairuan batuko dira eguenean, 18:30etik 20:00etara.
Azaroaren hirugarren eguena izango da aste honetakoa, eta horregaz batera dator hilabete honetako Bermeoko Irakurleen Txokoa. Oraingoan, parte hartzaileek Miren Amurizaren Basa liburua izango dute aztergai.
Amurizak Igartza Sariaren 20. deialdia irabazi zuen 2017an, Paperezko txoriak proiektuarengatik. Ondoren, urtebete izan zuen liburua amaitzeko, hortik dator Basa.
Irakurleen Txokoko parte hartzaileak liburutegiko beheko solairuan batuko dira eguenean, 18:30etik 20:00etara. Hirugarren urtez, Arrate Egaña idazlea gidatzen ari da udal liburutegiak eta Bermeoko Udalaren Euskara Sailak antolatzen duten Irakurleen Txokoa.
Aurten, guztira, zortzi liburu landuko dituzte. Joan den hilean parte hartzaileek Karmele Jaioren Aitaren etxea liburua landu zuten.