Haur eta nerabeek bizi duten egoera aztertzeko lantalde bat sortzea proposatu du EH Bilduk
EH Bilduk udalerriko haur eta nerabeek pandemiaren ondorioak zelan bizi dituzten ezagutu, euren errealitatera hurbildu eta alternatibak bilatzeko proposamena aurkeztu du udalean.
Bermeoko EH Bilduk jakitera eman duenez udalerriko haur eta nerabeek pandemiaren ondorioak zelan bizi dituzten ezagutu, euren errealitatera hurbildu eta alternatibak bilatzeko proposamena aurkeztu dute udalean.
Epe luzera lantzeko proposamen bat aurkeztu dute, eta hori kontuan hartuta, lantalde bat sortzea proposatu diote udal gobernuari. Lantalde horretan udalak, ikastetxeak eta ikasleak parte hartu beharko luketela uste dute.
“Haur eta nerabeak osasun larrialdi egoera honen ondorioak bizitzen ari dira. Horregatik, gure ustez bideak ezarri behar dira horien egoera ezagutzeko, haien ahotsa entzuteko eta eurekin batera euren beharrizanei erantzun egokienak bilatzeko”, azaldu dute.
Koalizioko kideen arabera, lanketaren helburuak honakoak izan beharko lirateke:
- Haur eta nerabe zahurgarrienak babeste eta hezkuntza emozionala zaintzea.
- Konfinamenduan euskararekin daukaten kontaktu bakarra haur eta nerabe askorentzat ikastetxeak direla kontuan hartuta, haurren hizkuntza eskubideak defendatzea.
- Baliabide digitalen errealitatean sakontzea.
- Aire zabaleko jarduerak sustatu behar direla diote, baina zelan daude gure herriko aidialdi eta kirorako espazioak? Alternatibak ezagutu eta hobetu.
- Tokiko kontsumo arduratsua sustatzea.
- Bermeoko udala eta hezkuntza eragile ezberdinen arteko elkarlana sendotu, guztion artean inrtenbide justu eta egokienak bilatzeko.
- Komunitate sarea eta auzolana indartzea ezinbestekoa da.
Koalizioak aurkezten duen proposamena epe luzera lantzekoa bada ere, “bizi dugun uneak eskatzen duen premiarengatik”, lehenengo hurbilketa bat egin beharko litzatekeela uste dute. Aipatu hurbilketa hori, “metodologia sinple” bat erabilita eta “ikastetxe bakoitzaren errealitatera egokitzeko modukoa” izatea proposatu du Bermeoko EH Bilduk. Bermeoko Udalarentzat eta ikastetxeentzat “ezaguna” den plateamendu orokor bat egitea proposatzen dute, “Eskolako Agenda 21en urte askotan praktikan jarri duten modukoa”, hain zuzen ere: “Baliabide batzuen bitartez, ikastetxeek pandemiaren inguruko diagnostiko bat egin, ondorioak atera, konpromisoak hartu eta udalari proposamen batzuk luzatu ahal dizkiete. Hala, gaia aurkezteko eta gogoeta egiten laguntzeko helburuz, material batzuk helarazi ahal zaizkie ikastetxeei (galdetegi bat, aurkezpen bat, bideoak…). Ondoren, gelako gogoetak batuta, ordezkariak irakaslearen laguntzarekin bateratze lana egin beharko luke. Gelan jasotakoaren laburpena idatziz jaso beharko luke, ondoren osoko bilkura birtual txiki batean aurkezteko”.
EH Bilduren iritziz, haurrei eta nerabeei “benetan parte hartzeko eta erabakitzeko” ahalmena emateko, “beharrezkoa” litzateke epe luzerako proposatzen duten lanketa hori egitea.