'Akurio eta Elkano 500 urte geroago' liburua aurkeztuko dute
Eguenean izango da aurkezpena, 18:30ean, Arrantzaleen Museoko Txile aretoan. 2021ean egingo dituzten ekintzen berri ere amango dute.
Xabier Armendariz esploratzaile, nabigatzaile, dokumentalista eta itsas ikerlariak, Akurio eta Elkano: 500 urte geroago liburua aurkeztuko du. Eguenean izango da aurkezpena, 18:30ean, Arrantzaleen Museoko Txile aretoan.
Armendariz, Arrantzaleen Museoaren goiko solairuan ikusgai dagoen Akurio eta Elkano 1519-1522 ‘Bizkaitarrak’ Lehen Munduko Biran erakusketaren komisarioa ere bada. Lehen Mundu Bira apur bat ahaztu eta pertsonetan oinarritu da Armendariz erakusketa jartzerakoan: «Horiek izan baitziren protagonistak. Nolabait, euren egunerokotasuna erakutsi gura izan dut». Martitzenetik zapatura bitartean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bisitatu daiteke, domeka eta jai egunetan, berriz, goizez bakarrik, 10:00etatik 14:00etara.
Liburuaren aurkezpena aprobetxatuko du Armendarizek 2021ean egingo dituzten ekintzen berri emateko.