DOC desfibriladore bat jarri dute Muruetan
Udaletxe berriaren kanpoaldean jarri dute desfibriladore berria.
Muruetako Udalak DOC motako desfibriladore bat jarri du udaletxe berriaren kanpoaldean.
Udal arduradunek azaldu modura, merkatuko desfibriladore bakarra da ekipoan soluzio guztiak integratuta dituena; “konektatu eta eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan operatibo egon daiteke”.