Nafar uzta Gernika eta Ondarroara
Harpidedun eta Hitzakideen artean Errigoraren bi otzara zozkatu ditu Hitzak; saski zuria eta saski beltza, hain zuzen ere.
Errigoraren eskutik, bi otzara zozkatu ditu Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak. Hain zuzen ere, Nafar hegoaldeko uztarekin bete-bete egindako saskiak izan dira harpidedun eta Hitzakideen artean zotz egin dituenak. Saski zuria eta beltza eskuratzeko parte hartu dute ehun lagun baino gehiagok, eta sariak Gernika-Lumon eta Ondarroan geratu dira. Josune Ortuzar Uribe gernikarrak hartu saski zuria, eta beltza Goizargi Etxaburu Arantzamendi ondarrutarrarentzat izan da.