Europako Ondare Jardunaldien balorazio positiboa egin dute
Egungo egoera berezian ondarearen berri emateko antolatzaileek hartutako konpromisoa goraipatu dute. «Soilik ekintza guztien %15 geratu dira bertan behera».
Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatuta egin den Europako Ondarearen Bizkaiko Jardunaldien balantzea positiboa izan dela esan dute. Jardueretan parte hartu dutenen %75ak esan du jardunaldiak lehendik ere ezagutzen zituztela.
Kontaiguzu ondarea! lelopean egin dira aurtengo jardunaldiak, eta ondarea eta hezkuntza uztartzea eduki dute helburu. «Ekintzak lurraldeko eskualde guztietan egin dira, eta edukierak eta mugikortasuna murriztuta egon arren, antolatzaile askok programa bete izan ahal dute. Antolatuta zeuden 200 ekintza ingurutik soilik %15 geratu dira bertan behera. Eta kasu batzuetan, nahiz eta momentuan bertan ekintza egin ez, atzeratzea adostu da».
Aurten, gainera, herritar taldeek eta kultur arloko taldeek antolaketan parte hartuizana azpimarratu dute. «Ohiko udalez eta museoz gain, kultur elkarte, herritar elkarte, enpresa eta norbanako ugarik euren ekarpena egin diote proiektuari. Urtez urte, ekimen pribatu eta boluntarioak gehitzen doaz». Aurten estreinako parte hartu dutenen artean dago Berriatuko Goikolau kultur elkartea ere.
Ekintzetan parte hartu dutengehienak emakumezkoakizan direla esan dute (%67). «Ekintzan parte hartu dutenen artean, %40,4 ekintza egin den herrikoak izan dira, eta %57 Bizkaiko beste herri batzuetakoak. Gipuzkoako eta Arabako parte hartzaile gutxi egon dira».
Parte hartzaileek, gainera, adierazi dute programaren ezaugarri onenetako bat dela ondarearen eta historiaren berri «modu erraz eta didaktikoan» ezagutzeko aukera ematea; dokumentazio ona eta gidarien ezagutza eta ahaleginak ere nabarmendu dituzte. «Gainera, inkestei erantzun dietenek esan dute ondo ikusten dutela edizio bakoitzean gai bat hautatzea, horrela Bizkaiko ondarearen eta historiaren eremu asko ezagutu daitezkeelako».