Bermeoko Udalak Intxausti kaleko orube hutsa egokitzeko lanak hasi ditu
Plaza txiki batean bihurtuko dute; eserlekuak eta berdeguneak jarriko dituzte.
Jakitera eman dutenez, Bermeoko Udalak 2019an eskuratu zuen orube huts hori.
Orube hutsa plaza txiki batean bihurtuko dutela azaldu dute; eserlekuak eta berdeguneak jarriko dituzte bertan. Aipatu plazatxoa egitera Bermeoko Udalak 22.135,5 euro bideratuko ditu.
“Helburua da Alde Zaharra hobetzea eta bizitzeko atseginagoa egitea”, azaldu dute Bermeoko Udaletik.
Bermeoko Udalaren helburuetako bat da herriko erdialdeko orube hutsak “apurka-apurka” berreskuratzen joatea, modu horretan «Alde Zaharra hobetzeko». Zentzu horretan, 2019an aurrepauso bat eman zela diote, Intxausti kaleko orube hutsa eskuratu zutenean.
Orain egingo dituzten lanei esker, Bermeoko Alde Zaharrak “espazio publiko berri txiki baina atsegin” bat izango duela adierazi dute udal arduradunek.