Etxeko hondakin txikiak batzeko edukiontzi bat jarri du Sukarrietako Udalak
Herritarrek Portuondo Bidean aurkituko dute udalak jarritako edukiontzi berria.
Organikoak biltzeko edukioentziei leku egin ostean, orain, Sukarrietako Udalak etxeko hondakin txikiak biltzeko edukiontzi bat jarri du.
Herritarrek Portuondo Bidean aurkituko dute udalak jarritako edukiontzi berria, gainontzeko edukiontziekin batera jarri dute edukiontzi zuria deritzona.
Edukiontzi horri esker, herritarrek erabilgarri ez dituzten etxeko tresna txikiak birziklatzeko aukera izango dute; hala nola, etxetresna elektriko txikiak, aparatu elektronikoak, etxeko gaiak, arropak, oinetakoak, jostailuak edota liburuak.
Edukiontzi honen helburua hondakinen sorrera murriztea eta materialen bizitza erabilgarria luzatzea da, bai eta edukiontzian utzitako produktuen berrerabilera sustatzea ere, bigarren bizitza baliagarri bat izan dezaten.
Azaldu dutenez, edukiontzi zurira botatzen diren produktu berrerabilgarriekin, produktuaren tipologiaren araberako sailkapena egiten dute, garbituegiten dituzte, eta ondoren, prezio murriztuetan saltzen dituzte Koopera Store bigarren eskuko dendetan. Horrez gain, dohaintzak ere egiten dira, premia handien dutenei zuzendutakoak.
Birzikla daitezkeen produktuen kasuan, sailkatu egiten dira, industriako lehengai modura materialki balorizatzeko edo, hala badagokio, eta, azken aukera gisa, balorizazio energetikora zuzentzeko.