Zazpi edukiontzi marroi jarri dituzte Sukarrietan
Sukarrietako herrigunean bost edukiontzi jarri dituzte, eta beste bi, berriz, Kanalan
Sukarrietarrek hondakin organikoak edukiontzi marroira botatzeko aukera daukate. Izan ere, Sukarrietako Udalak zazpi edukiontzi marroi jarri ditu; horietako bost herrigunean aurkitu daitezke, eta gainerako biak Kanala auzoan.
Kanpaina “arrakastatsua” izan dela diote Sukarrietako udal arduradunek, “hainbat herritarrek agertu dute interesa, bai herrian bertan bizi direnek, bai eta udatiarrek ere”. Diotenez, 120 pertsonak jaso dute organikoak behar bezala birziklatzeko materiala: etxerako edukiontzi txikiak, poltsa konpostagarriak, txartela eta informazio imana, hain zuzen ere. Hala ere, itxaron zerrenda ere badagoela aipatu dute, eta material gehiago eskatuta daukatela.
Hondakin organikoak botatzeko edukiontzi marroia herriguneko ondorengo guneetan aurkituko dituzte herritarrek: Portuondobiden, Ander Deuna enparantzan, parkean, Abaroa bidean eta Arrospen.
Edukiontzi marroira landareen jatorrikoak diren hondakin organikoak bota daitezkeela gogora ekarri gura izan dute udaletik: barazkien hondakinak, lekaleak, ortuariak, frutak, azalak,