Azken orduetan 16 positibo atzeman dituzte Busturialdean
Eskualdean COVID-19agaz kutsatutako kasu berri gehienak Bermeon erregistratu dituzte, zortzi izan dira.
Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, atzo 16 positibo atzeman zituzten Busturialdean. Positibo gehienak Bermeon erregistratu dituzte; COVID-19agaz kutsatutako zortzi kasu egon dira. Bi positibo atzeman dituzte Muxikan, eta bana, berriz, Ajangiz, Busturia, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo eta Sukarrietan.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokienez, 1.226 kasu positibo baieztatu ziren atzo: 524 positibo egon ziren Bizkaian, 564 Gipuzkoan eta 125 Araban. EAEtik kanpo bizi diren hamahiru pertsonek eman dute positibo.
Jakitera eman dutenez, atzo 17.159 test diagnostiko egin zituzten.
Ospitaleratutakoei dagokienez, COVID-19aren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a daukaten 79 pertsona daude ZIUn.