Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu dute
Azaroaren 14a izango da lehiaketan parte hartzeko azken eguna.
2021eko udal egutegia osatzeko asmoz, Foruko Udalak argazki lehiaketa antolatu du. Argazkiak Foruan egindakoak izan beharko dira, eta egile bakoitzak, gehienez hiru argazki bidali ditzake.
Bidalitako irudiak digitalak izan beharko direla azaldu dute; liburutegi.forua@bizkaia.eus helbide elektronikora bidali beharko dira. Azaldu dutenez, azaroaren 14a [zapatua] izango da lehiaketan parte hartzeko azken eguna.
Epaimahaia egutegia antolatzeaz, egiteaz eta editatzeaz arduratuko diren zenbait pertsonek osatuko dute. Hamabi argazki irabazleen egileek oparia jasoko dute, eta 2021eko Foruko Udal Egutegian agertuko dira. Gainera, jasotako argazki guztien erakusketa egingo dute.