40 boluntariok parte hartu dute Gaztelugatxeko kostaldea garbitzeko auzolanean
Jakitera eman dutenez, 940 kilo hondakin batu zituzten.
Birritan atzeratu ostean, Gaztelugatxeko kostaldea garbitzeko auzolana egin zuten zapatuan.
Lurgaia Fundazioak eta Bermeoko Udalak antolatu zuten ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren laguntzagaz.
Lurgaia Fundazioko ordezkariek azaldu dutenez, itsasbehera aprobetxatuta, Akatxe eta Gaztelugatxe bitarteko badia garbitu zuten, eta 40 boluntario inguru ibili ziren lanean. Kostaldea garbitzeaz gain, itsasoko hondakinak ere batu zituzten Izaro Sub Klubeko urpekariek. Bermeoko Udaletik jakitera eman dutenez, 940 kilo itsas-hondakin batu zituzten.
Herri Babesako kideak ere laguntzen eta zaintza lanak egiten ibili ziren.