Gernikako ikastetxeetako arkitekturan sakondu dute Ondarearen jardunaldietan
Gorka Perez de la Peña ikerlariaren eskutik, Batzar Nagusiek Gernika-Lumoko bost ikastetxeetako eraikinen arkitekturan izan duten eragina ezagutu zuten bertaratu zirenek.
Hirugarren urtez jarraian, Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldiekin.
Batzar Nagusien eragina eta eskola-arkitekturaren eboluzioa (1890-1975) bost eraikinen bitartez izenbupean, Batzar Nagusiek Gernika-Lumoko bost ikastetxeetako eraikinen arkitekturan izan duten eragina ezagutu zuten bertaratu zirenek. Hain zuzen, Ikastetxe Publikoak, San Fidel Ikastola, Auzoko Eskola, Segundo Olaeta Udal Musika Eskola eta Allende Salazar Herri Ikastetxea bisitatu zituzten.
Gorka Perez de la Peña ikerlariaren eskutik, Bizkaiko Batzarretan urte luzez hartu izan diren erabakiek eraikin horien forman eta edukian izan duten eragina ezagutu zuten. Ondareko elementu bakoitzaren ostean dauden balioak transmititzeaz arduratu zen ikerlaria, “lurraldeko kultur ondarea zabaltzeaz gain”.