'Etxeko bentanatik Bermiori kikuke!' lehiaketako lanak ikusgai jarri dituzte
Herriko zenbait dendetako erakusleihoetan ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako margolanak.
Konfinamendu sasoian Bermeoko Udalak, Berton Merkatari Elkarteak eta Benito Barrueta Arte Elkarteak antolatutako Etxeko bentanatik Bermiori kikuke! marrazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai jarri dituzte.
Margolanak herriko zenbait dendetako erakusleihoetan jarri dituzte ikusgai. Hain zuzen ere, sei kategorietako 44 lan ikus daitezke. Azaldu dutenez, Datuen Babeserako Legea dela eta, egileen izenak ez dituzte zehaztu.
Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte erakusketa ikustera, eta bide batez, herriko saltokietan erosketak egitera.