Andre baserritarrak omendu dituzte
Gernika-Lumoko Batzarretxean egin dute ekitaldia; lehen sektorearen garapenean egindako ekarpen paregabeagatik omendu dituzte
Bizkaiko Batzar Nagusiek emakume baserritarrak omendu dituzten. Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui izan da haiekin, Gernikako Batzarretxean egindako ekitaldian. Bizitza osoa lehen sektorean lanean eman duten andreekiko aitortza, lehen sektorearen garapenean egindako ekarpen paregabeagatik izan dela esan du Otaduik. Saskia, Etzaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Gaittun elkarteetako zortzi emakume erretiratu izan dira gaur Batzarretxean.
“Landa ingurunean berditasunaren eta aurerrapenaren aldeko borrokan bete duten ezinbesteko lekua” erakusteko balio izan duela aipatu du Otaduik. Landa inguruko bizimodua azken 50 urteetan asko aldatu dela gogorarazi du, “baina emakumeek bete izan duten lekua sarri askotan ikusi izan da, eta hemen, merezi duten lekua erreibindikatu gura izan dugu”. Izan ere, belaunaldiz belaunaldi balioen eta ezagutzen transmisioa erakutsi dute landa eremuko emakumeek, “landa ingurua bizirik eusten dutenak dira”.