Umeentzako ipuin kontalaria egongo da barikuan, Ajangizen
Bi saio egingo dituzte, eta saio bakoitzean gehienez 20 ume egon ahalko dira.
Ana Apika ipuin kontalaria Ajangizera gerturatuko da barikuan, eta herriko haur eta gaztetxoek bere istorioez gozatzeko aukera edukiko dute.
Bi saio prestatu dituzte. 17:30ean izango da lehenengo saioa, eta lau eta zazpi urte bitarteko umeei zuzenduta egongo da. Bigarrena, berriz, 18:15ean hasiko da, eta zortzi eta hamabi urte bitartekoak gerturatu ahalko dira. Ipuin kontaketak Mendietako frontoian edo plazan izango dira, “eguraldiaren arabera”.
Koronabirusaren ondorioz, lekuak mugatuta egongo dira, eta saio bakoitzean gehienez 20 ume egon ahalko direla zehaztu dute udal arduradunek. Gerturatzen diren guztiak eserita egon beharko dira, bakoitza bere maskaragaz. Eserlekuak markatuta egongo dira, eta markatutakoak bakarrik bete ahalko dira.