Berbalagun egitasmoa jarriko dute martxan beste urte batez
Gernika-Lumoko Berbalaguneko kideek parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Euskararen erabilera bultzatu eta indartu gura duen Berbalagun egitasmoa jarriko dute martxan, beste urte batez, Gernika-Lumon. Parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak: “Ez bagaituzu ezagutzen, zatoz, emon izena eta ondo pasatuko duzu”.
Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, euskara praktikatzeko aukera ematen du. Euskaraz berba egin nahi dutenen topagunea izanik, ahozko euskara hobetu gura dutenentzako zein euskara ondo dakitenentzako bilgunea da. 16 urtetik gorakoek osatutako taldeetan biltzen dira hainbat jardueratan. Ahozko euskara hobetzeko kafeak hartu eta mendi irteerak egiten dituzte, baita tailerrak edota Ezetz Jakin lehiaketa ere.
Berbalagunen parte gura izan dutenek www.gernikaberba.blogspot.com webgunean aurki daitekeen fitxa bete eta hurrengo lekuetan itxi beharko dituzte: Gernika-Lumoko Berbalagun (600 48 20 10), Gernikako AEK (94 625 35 96), Aita Villasante Udal Euskaltegia (94 627 02 11), Busturialdean Euskaraz Bizi (94 627 72 54) edota udaleko euskara zerbitzua (94 627 02 05).