Goizalde Aransolo eta Aritz Martin, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko Lokotx Batze Txapelketa lehiatu zuten atzo Berrizen, eta Aransolo eta Martin izan ziren onenak.
Bizkaiko Lokotx Batze txapelkeketa lehiatu zuten atzo, eta Goizalde Aransolo muxikarra eta Aritz Martin gernikarra izan ziren onenak.
Nagusitasunez gailendu zen Goizalde Aransolo Berrizen jokatutako txapelketan. 8,14 minutu behar izan zituen muxikarrak lokotz guztiak ilararen mutur batean dagoen saskian sartzeko. Aransolok baino 40 segundu gehiago behar izan zituen Ioane Ozamiz gernikarrak lehia amaitzeko; 8 minutu eta 54 segudoko marka egin zuen. Hirugarren eta laugarren postuak Arratzuko Piratak Herriko Kirol Klubeko kideentzako izan ziren. Hirugarrena izan zen Iraide Gezuraga 9,48ko denboragaz eta laugarren geratu zen Aiora Otazua, 10,35 minutuko denbora eginda.
Gizonezkoen kasuan, bederatzi pertsonak parte hartu zuten, eta denetan onena izan zen Aritz Martin gernikarra. Arratzuko Piratak Herriko Kirol taldekoak 6 minutu eta 29ko segundutan saskiratu zituen lokotx guztiak. Haren atzetik amaitu zuen Patrik Saitua gautegiz arteagarrak, 6,44ko marka eginda. Hirugarrena Joseba Legarreta izan zen, 7,12ko denbora eginda. Txapelketan Xabat Erleagak ere parte hartu zuen, eta zazpi minutu eta 54 segundu behar izan zituen erlojua geratzeko.
Bizkaiko Txapelketa lehiatuta, kategoria bakoitzeko lehenengo bi onenak Euskadiko Lokotx Biltze Txapelketan egoteko sailkatu dira.