Iñaki Bilbao euskal presoaren borroka defendatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Gernikan
Bihar, 19:00etan Gernikako Merkurion jarri dute hitzordua.
Askatasun Haizea herri ekimenak deituta, Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito euskal presoa egiten ari den gose greba defendatzeko elkarretaratzea egingo dute. Bihar, 19:00etan Gernikako Merkurion jarri dute hitzordua.
Euskal presoek jasaten dituzten muturreko baldintzak salatzeko greba da Bilbao egiten ari dena, eta hori defendatzen du Askatasun haizeak: “Askatasun Haizea herri ekimenak presoen izaera politikoa eta haien helburu politikoak babesten duten ekimenetan parte hartuko du, eta, bereziki, egun hauetan, Txikitoren borroka eta gurea ere berberak dire Independentzia eta Sozialismoaren alde egingo diren ekintzetan”. Izan ere, hori da, euren ustez, presoen alde egin dezaketen “ekarpenik nagusiena”.