Jose Mari Larrozeak zinegotzi kargua utzi du
Ainhoa Arenalek hartuko du Larrozeak utzitako lekua.
“Arrazoi pertsonalengatik” Jose Mari Larrozeak Eusko Alderdi Jeltzalearen zinegotzi kargua utzi du. Horren berri eman zuen joan den barikuan egindako osoko bilkuran. Larrozeak utzitako lekua Ainhoa Arenalek beteko duela jakitera eman dute.
Esperientzia “polita” izan dela esan du Larrozeak, “interesgarria eta aberatsa”. “Asko ikusi eta ikasi” duela gaineratu du. Herritarrei eskatu die udalari eta hango langileei egunerokotasuneko lanean laguntzeko, “udala ez da berdin ikusten barrutik edo kanpotik”.
Larrozeak Zerbitzu Sailaren eta Udaltzaingoaren ardura zeukan. Orain, Zerbitzu Sailaren ardura Idoia Platas alkateordeak hartu du, eta Udaltzaingoa alkatetzatik kudeatuko dela esan dute.