Euskaraldiaren lantaldea sortzeko batzarra egingo dute Ean
Deialdi irekia egin dute eguen arratsalderako [urriak 1]. Batzarrera joateko asmoa daukatenek aldez aurretik parte hartzea baieztatu behar dute.
Euskaraldia Euskararen inguruko ariketa soziolinguistikoa bigarrenez egingo da aurten, eta herriz herri prestaketa lanetan ari dira. Eako euskara batzordeak deialdi irekia egin du eguen honetarako [urriak 1]. 19:00etan udaletxean elkartuko dira, lantaldea sortzeko asmoz.
Joan gura duten herritarrek, parte hartzea aurretiaz baieztatu behar dute, 649 35 48 34 telefono zenbakira deituta, edo kultura.ea@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita.