Luis Salvadorrek entrenatuko du Busturialdea
Busturialdea Arraun Elkartearen ordezkariek gaur jakinarazi dute Luis Salvador dela traineruaren entrenatzaile berria. Ondo etorria eman eta zorterik onena opa diotela esan dute.
Asier Aregoren eta Iker Goikoetxearen erreleboa hartuko du Salvadorrek. Orain arte entrenatzaile izan diren bientzat esker oneko berbak izan dituzte Busturialdearen ordezkariek. Horien lana goraipatu dute: “Busturialdea arraun elkarteak eskerrak eman gura dizkie Asier Arego eta Iker Goikoetxeari azken urte honetan gure taldearen kirol zuzendaritzan egindako lanagatik; beti egongo gara zorretan zuekaz. Iker zure kemenagaz eta Asier guretzat lujo bat izanda seguruenik Kantauri Itxasoan dagoen patroirik onena Artarriren popan eroatea, asko disfrutatu dugu. Hemen daukazue betirako zuen etxea eta seguru geugaz batera jarraituko dozuela, eta horretan aleginduko gara”.
Elantxobeko eta Mundakako klubak bat eginda sortu zen Busturialdea orain dela bi urte, KAE 2rako trainerua osatzeko. Aurtengo denboraldian bosgarren amaitu du liga.