Pandemia dela eta, espetxe sistemak gero eta espetxe gehiagotan aurrez aurreko komunikazioak "eten" dituela diote Sareko kideek.
Sare Gernika-Lumok deituta, elkarretaratzea egingo dute eguaztenean 19:30ean Gernika-Lumoko Foruen plazan. Bertan, salbuespen espetxe politikagaz amaitzeko eskatuko dute.
Pandemia dela eta, espetxe sistemak gero eta espetxe gehiagotan aurrez aurreko komunikazioak “eten” dituela diote Sareko kideek. “Salbuespen neurrietan oinarrituriko espetxe politika sistematikoak muturreko egoerak eragiten jarraitzen duela adierazten du Igor Gonzalez Solaren heriotzak”. Hori horrela, konponbidea bultzatzeko urratsak eman behar direla, eta aktibazio soziala sustatzen jarraitu behar dela diote Sarekoek, eta herritarrei eguazteneko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.
Pandemia egoera dela eta, segurtasun neurriak errespetatuko dituztela diote, “guztion zaintzarako”.