Oihan Olasolo eta Aiora Sebastian saritu dituzte R.M. Azkue lehiaketan
Seber Altube Ikastolako bi ikasleek bigarren saria jaso dute, batak narrazioan eta besteak poesian.
Aurten ere, Euskaltzaindiak antolatzen duen Resurreccion Maria Azkue Literatur Lehiaketan sariak lortu dituzte bertoko gazteek. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolako Oihan Olasolo eta Aiora Sebastian saritu dituzte; biek ala biek bigarren saria jaso dute.
Urtero legez, bi genero saritu dituzte aurten ere: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzeko parte hartzaileak, halaber, bi mailatan banatuta parte hartu dute: A mailan, 10 eta 13 urtera bitarteko gazteak batu dituzte, eta B mailan, berriz, 14 urtetik 17 urtera bitartekoak.
Olasolo eta Sebastian A mailan saritu dituzte. Olasoloren Laguntasunaren bila narrazioa eta Sebastianen Argi eduki ezazu olerkia hain zuzen.
Gaur bi ikasleak eta Jaime Ibarra euskarako irakaslea Euskaltzaindiako egoitzara joango dira, saria jasotzera. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako idazle gazteek parte hartzen dute lehiaketan, eta Ibarrak nabarmendu du sariak jasotzea oso zaila dela: “Ez da errazahorrenbeste parte hartzailerekin sariak lortzea”. Hori horrela, ikastolan “oso pozik” daudela adierazi du.