Julen Ibarguengoitiak eta Aitor Etxebarriazarragak irabazi dituzte bigarren saioak
Atzo jokatu ziren 'Udabarria Bertsotan' faseko bigarren saioak Busturian eta Getxon; gaur, beste saio bi egongo dira, Markina-Xemeinen eta Berangon.
Eguaztenean hasi ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko saioak, eta beste bi jokatu ziren atzo: Busturian eta Getxon. Oraingoan ere, Busturialdeko bertsolariak izan dira irabazleak. Aitor Etxebarriazarraga gailendu zen Busturian, eta Julen Ibarguengoitia, berriz, Getxon.
Altamira auzoko kultur etxean jokatu zen Busturiko saioa, eta Aitor Etxebarriazarraga izan zen bertsolari onena. Guztira 184 puntu eskuratu zituen bertso saioan. 7,5 puntu gutxiagogaz, bigarren postuan sailkatu zen Peru Vidal Gurrutxaga; 176,5 puntu lortu zituen. Eta Ander Ucelay Aristi izan zen hirugarrena, 160,5 puntugaz.
Iker Uriarte Urrutia bermeotarra, berriz, laugarren sailkatu zen, 156 puntu bilduta. Bere atzetik, bi puntu gutxiagogaz, Ander Aldazabal Olabarri geratu zen; 154 puntu bildu zituen. Ander Anakabe Lekuek, berriz, 150 puntu bildu zituen.
Saioan gaiak ematen Itxaso Juaristi Olaetxea aritu zen. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan zen.
Ibarguengoitiak, 177 puntu. Getxoko Muxikebarri Zentroko Arrigunaga aretoan ere sailkapen fasea lehiatzeko beste sei bertsolari bildu ziren atzokoan. Euren artean, Julen Ibarguengoitia bertsolari gernikarra egon zen, eta berak bildu zituen puntu gehienak. 177 puntugaz gailendu zen, eta harengandik 11,5 puntura sailkatu zen bigarrena: Paule Ixiar Loizaga Legarra. Hirugarrena izan zen Aitor Arrutia Azkueta, 164 puntu bilduta.
Arrutiarengantik 10,5 puntura, Nagore Beiria Telletxea bertsolari bermeotarra sailkatu zen laugarren, 153,5 puntugaz. Haren atzetik, Mikel Aiartzaguena Agirrebeitiak 148,5 puntu bildu zituen, eta Bikain Urkiri Etxebarria ondarrutarrak, berriz, 142,5.
Atzoko Getxoko saioan, Aritz Landeta zen kantatzekoa, baina Beitiak kantatu zuen. Hala ere, Landetak Muxikako saioan kantatuko duela jakinarazi dute antolatzaileek; Muxikako saioa irailaren 23an izango da, Ariatzako eskoletan.
Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu zen. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu zuten: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Gaur Markina-Xemeinen. Gaur sailkapen faseko beste bi saio lehiatuko dira, bata Markina-Xemeinen eta bestea Berangon. Horietan ere, Busturialdeko bertsolariak arituko dira.
Markina-Xemeinen, hiru bertsolari gernikar egongo dira: Beñat Bilbao Landa, Ibai Amillategi Olaetxebarria eta Xabier Enbeita Ibarra. Eurekaz batera, Iñaki Iturriotz Zuluagak, Irune Basagoiti Agirrek eta Mikel Galarza Idirinek kantatuko dute.
Berangon, berriz, Gautegiz Arteagako Enare Muniategi Etxabek lehiatuko du. Beragaz batera egongo dira Ana Picallo Perez, Bittor Altube Sarrionaindia, Imanol Arrutia Azkueta, Ion Barrocal Besga eta Maite Sarasola Isazelaia.
Saioak 18:30ean hasiko dira, eta sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Orain arteko sailkapena puntuen arabera:
- 1.- Asier Galarza: 185 puntu
- 2.- Aitor Etxebarriazarraga: 184
- 3.- Julen Ibarguengoitia: 177
- 4.- Peru Vidal Gurrutxaga: 176,5
- 5.- Koldo Gezuraga: 174,5
- 6.- Asier Alcedo: 167,5
- 7.- Peru de Pedro: 167
- 8.- Paule Ixiar Loizaga: 165,5
- 9.- Aitor Arrutia: 164
- 10.- Garikoitz Sarriugarte: 163,5
- 11.- Iker Garitagoitia: 160,5
- 12.- Inazio Vidal: 160,5
- 13.- Ander Ucelay: 160,5
- 14.- Eneko Arrate: 158
- 15.- Iker Uriarte: 156
- 16.- Ander Aldazabal: 154
- 17.- Joseba Barandiaran: 153,5
- 18.- Nagore Beitia: 153,5
- 19.- Ander Anakabe: 150
- 20.- Mikel Aiartzaguena: 148,5
- 21.- Jokin Castaños: 145
- 22.- Bikain Urkiri: 142,5
- 23.- Jontxu Martinez: 119