Jolastu geugaz! txokoko bigarren zozketa, abian!
Zozketan parte hartzeko galdera erraz bat erantzun behar da. Irailaren 17ko 12:00ak arte parte hartu daiteke. Ereñoko Aritaberri jatetxean bi lagunentzako menua izango da saria.
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak Jolastu geugaz! txokoa abiarazi zuen maiatzean. Lehenengo ekintza zozketa bat izan zen, eta, orain, bigarren zozketa bat abiarazi da gaur [irailak 7]. Zozketan parte hartu nahi dutenek galdera erraz bat erantzun beharko dute, eta erantzun zuzena ematen dutenen artean bi lagunentzako bazkari eder baten zozkatuko dugu.
Irailaren 17ko 12:00ak arte parte hartu ahalko da zozketan. Zehatz esateko, irabazleak Ereñoko harrobien inguruan kokatuta dagoen Aritaberri jatetxean bi lagunentzako asteburuko menuairabaziko du.
Erantzun beharreko galderari dagokionez, Mutrikuko argazki baten gaineko galdera da parte hartu nahi dutenek erantzun behar dutena; lau erantzun posibleren artean bat aukeratu beharko da. Argazkian soberan dagoena zer den erantzun behar da.
Zozketan edozein herritarrek parte hartu dezake. Horretarako, Hitzaren webguneetako batean (lea-artibaietamutriku.hitza.eusedo busturialdea.hitza.eus) sartu eta Jolastu geugaz! iragarkian klik egin beharko du.
Ondoren galdera erantzun eta eskatzen diren datuak bete beharko dira. Eta inprimakia bete ondoren «bidali» botoia sakatu beharko da. Irabazlearen izena irailaren 18an argitaratuko da, webguneetan eta egunkarian. Eta irabazleagaz Hitza jarriko da harremanetan.