Igor Gonzalezen heriotza salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Bermeon
19:30ean batuko dira gaur Batzokiaren aurrean, eta bihar, berriz, 20:00etan Lamerako harrizko bankuan.
Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte Bermeon.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak gaurko egin du deialdia. 19:30ean egingo dute elkarretaratzea Batzokiaren aurrean.
Bihar, berriz, Sortuk deituta egingo dute elkarretaratzea; 20:00etan jarri dute hitzordua, Lamerako harrizko bankuan.
Igor Gonzalez Sola euskal preso bilbotarra joan den barikuan hilik agertu zen Martuteneko espetxeko bere ziegan.