Berdintasunaren aldeko ipuin saioak eskainiko dituzte Busturian
Irailaren 11n eta 15ean izango dira saioak, Altamirako Kultur Etxean.
Berdintasunaren aldeko ipuin saioak antolatu ditu Busturiko Udalak. Jakitera eman dutenez, bi saio antolatu dituzte. Irailaren 11n, zazpi neska ausart eskainiko dute, eta irailaren 15ean, berriz, munduko neskak.
Ipuin saioak Altamira auzoko kultur etxean izango dira, 18:00etan. 5 urtetik gorako umeentzat zuzendutako saioak direla azaldu dute. Horietan, genero-indarkeria, berdintasuna, familia eta enpatia bezalako gaiak landuko dituzte.
Udaletik jakitera eman dutenez, 24 umerentzako lekua baino ez da egongo, horregatik ezinbestekoa izango da erreserba egitea 94-617 10 04 telefono zenbakira deituta. Udalerriko umeek lehentasuna izango dutela diote.
Ipuin saioetara umeak bakarrik sartuko dira, eta liburuzainaren begiradapean egongo dira. Umeek maskara soinean eroan beharko dute, eta jesarri aurretik eskuak garbitu beharko dituzte gel hidroalkoholikoarekin.