'Hegaluzea Bermeoko modura' egiten ikasteko aukera eskainiko dute bihar
Hilabete Gastronomikoen baitako bigarren saioa izango da biharkoa; 11:00etan izango da udal merkatu plazan.
Nik, BermeON ekimenaren baitako Hilabete Gastronomikoen bigarren saioa egingo dute bihar, 11:00etan, udal merkatu plazan. Oraingoan, Hegaluzea Bermeoko modura prestatuko dute Kasino jatetxekoek. Herritarrek, hortaz, zelan egiten den ikasteko aukera edukiko dute.
Lehenengo saioa abuztuan egin zuten, orduan, marmitakoa egiten ikasteko aukera eskaini zuen Bermeoko Kafe Antzokiak. Abendura bitartean, hilean behin, hegaluzea oinarrizko osagai duen plater tipiko bat proposatuko da showcooking bat eginez. Ondoren, herriko 10 jatetxek (Almiketxu Erretegia, Artza, Bengoetxe Erretegia, Cannon Etxea, Kafe Antzokia, Kai Alde, San Pedro Erretegia, Akelarre, Bermeoko Kasinoa eta Toki Alai) euren ukitu propioa emango diote bezeroek disfrutatu dezaten. Asteburuetan eskaintzen dute hilabete horretarako aukeratutako platera.
Bihar, gainera, Bermeo Tuna Pintxo Tour lehiaketaren sariak banatuko dituzte.