Muruetan ez da Andra Mari jairik egongo
Osasuna jaien gainetik dagoela uste du Muruetako Udalak, eta arduraz jokatu behar dutela nabarmendu dute.
COVID-19aren pandemiagatik Andra Mari jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu du Muruetako Udalak.
Osasuna jaien gainetik dagoela iritzita hartu du udalak erabakia; arduraz jokatu beharra daukatela azaldu dute.
Herritarren laguntza eta erantzukizuna eskatu dute, eta udalak hartutako erabakia ulertzea espero dute.