Mundakan dago 'BBK Artearen Ibilbidea' erakusketa
Talan bisita daiteke irailaren 7ra arte. Handik, Elantxobera doa.
Bizkaitik egiten ari diren biraren baitan, Mundakara iritsi da BBK Artearen Ibilbidea erakusketa. Bermeoko Lameran egon ostean, Mundakako Talara mugitu dute eta han egongo da ikusgai irailaren 7ra arte (astelehena). Ondoren, Elantxoben egingo du geldialdia hilaren 14ra arte.
Erakusketaren bidez, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako lanik onenen hautaketa bat ezagutarazteko aukera daukate herritarrek. Erakusketak 40 artelan biltzen ditu, eta helburu didaktikoa du. 24 artelanek, gainera, QR kodea dute, xehetasun gehiago ezagutzeko; horietako seik, berriz, 5 eta 10 urte bitarteko umeentzako diseinatutako kontakizun bat ere badute.