EH Bilduk Idurren Bideguren proposatu du senatari autonomikoa izateko
Gasteizeko Legebiltzarrean irailaren 24ean egingo duten osoko bilkuran onartuko dute proposamena
Beste behin ere, EH Bilduren zuzendaritza politikoak erabaki du Idurre Bideguren proposatzea senatari autonomikoa izateko.
Koaliziotik jakitera eman dutenez, Gasteizeko Legebiltzarrean irailaren 24ean egingo duten osoko bilkuran onartuko dute proposamena.