Azken hiru egunetan 75 positibo gehiago atzeman dituzte Busturialdean
Eskualdean COVID-19agaz kutsatutako kasu berri gehienak Gernika-Lumon erregistratu dituzte: 42.
Barikutik domekara bitartean COVID-19agaz kutsatutako 75 kasu positibo berri erregistratu dituzte Busturialdean Positibo horietatik 42 Gernika-Lumon erregistratu dituzte. Hemen azken hiru egunetan herriz herri zenbatutako positibo kopurua:
- Ajangiz: 1
- Bermeo: 12
- Busturia: 2
- Ea: 1
- Errigoiti: 2
- Forua: 3
- Gautegiz Arteaga: 2
- Gernika-Lumo: 42
- Ibarrangelu: 1
- Mundaka: 2
- Muxika: 5
- Nabarniz: 1
- Sukarrieta: 1
Azterketa lurraldeka eginez gero, azken hiru egunetan Araban 277 kasu berri antzeman dituzte, 1.106 Bizkaian eta 504 Gipuzkoan. Atzo, esaterako, 5.928 proba egin ziren, eta, horietatik 409 positiboak izan ziren.
Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 260 pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 35 daude ZIUn.