Azken bariku ibiltaria egingo dute busturiarrek eta muruetarrek
Sareren 'Izan bidea, ibiltarien sarea' dinamikaren baitan antolatu dute ekimena; 19:30ean abiatuko dira Muruetatik.
Uztaileko azken barikua batera egingo dute busturiarrek eta muruetarrek. Elkarretaratzean geldik egon barik, ibiltaria egingo dute, Sareren Izan bidea, ibiltarien sarea dinamikaren baitan. Euskal presoen etxeratze bidean, pausoak emango dituzte.
Uztailaren 31n, 19:30ean abiatuko dira Muruetatik. 20:00etan igaroko dira, berriz, Busturiko San Kristobal auzoko autobus geltokitik, eta ordu laurdun beranduago aurreikusi dute San Bartolomeko biribilgunera iristea. Ibilalditxoa 20:30ean amaituko dute Axpeko autobus geltokian.
Ibilaldia hasieratik egin daitekeela diote, edo bestela, herritarrek gura duten lekuan sar daitezke.