'Amaren eskuak' filma jarriko dute barikuan
Aurrekoan bezala, 100 lagunentzako eserlekuak jarriko dituzte Goiko Plazan. 21:30ean jarriko dute filma.
Aurten, lehenengoz, aire zabalean filmak eskaintzen hasi da Bermeoko Udala. Lehenengoa orain dela bi aste jarri zuten, bigarrena, barikuan jarriko dute. Amaren eskuak filma ikusteko aukera egongo da barikuan, 21:30ean, Goiko Plazan. Abuztuaren 21ean beste saio bat egongo da. Orduan, El verano de mi vida filma ikusi ahalko dute bertaratutakoek.
Sarrera doakoa izango da, hala ere, edukiera mugatua izango da. 100 lagunentzako eserlekuak baino ez dituzte jarriko.
Udal arduradunek herritarrei eskatzen die aulkiak tokiz ez mugitzeko eta antolatzaileen aholkuak errespetatzeko.