Uste baino jende gehiago, Busturiko Sareren ibilaldian
Busturiarrez gain, inguruko herrietatik bertaratutako jendea ere egon zen; 60 lagun inguru batu ziren.
Euskal Herriko biztanle haina kilometro egitea da Izan bidea, ibiltarien sarea dinamikaren erronka, eta busturiarrek ere erronka horretan parte hartu zuten domekan, herritik, auzoz auzo, kilometroak eginez.
Antolatzaileak “oso pozik” daude, espero zutena baino “askoz ere jende gehiagok” parte hartu baitzuen Busturitik antolatutako ibilaldian. Busturiarrez gain, inguruko herrietatik bertaratutako jendea ere egon zela diote; 60 lagun inguru batu ziren: “Ustekabe handia izan zen hainbeste lagun ikustea, uztailaren erdialdean horrelakoak antolatzea arriskutsua izaten da”.
Ume zein nagusiek egin zuten 7,5 kilometroko ibilbidea. Ordu bi eta erdi inguru behar izan zituzten