Muruetako Udalak herriko eserlekuak berritu ditu
Elizalden jarri dute eserleku berrietako bat, eliza ondoan. Bestea, berriz, Olatxun.
Herriko eserlekuak berritu eta orain arte ez zeuden beste bi eserleku berri jarri ditu Muruetako Udalak.
Zaharkituta zeuden sei eserleku aldatu dituzte: Kamiñokotik Basterretxera bidean zeuden horietako bi eta Sagatxan, berriz, lau. Tomasenen, berriz, beste bi eserleku berritu dituztela esan du Muruetako alkate Julen Karrionek: “Egoera oso txarrean zeuden guztiak, urteetako mantenu falta zeukaten”.
Bi lekutan jarri dituzte eserleku berriak. Bat Elizalden jarri dute, eliza ondoan. Alkatearen arabera, herritarren eskaria zen. Beste eserleku berria, berriz, Olatxun jarri dute, Murueta eta Busturia arteko mugan. “Goierrin zelaitxo bat jartzen gabiltza, eta harako bi eserleku zeuden eskatuta. Bi horiek jartzea, hala ere, garesti ateratzen zen, eta kopuru horregaz, beste horiek guztiak aldatzea lortu dugu. Hala, herriko eserlekuen %100 berriztuta geratu dira”.