Sanchezen lanak ikusgai, Zubieta Errotan
Rosa Maria Sanchezen lanak ikusgai daude Muxikako Zubieta Errotan. Herritarrek uztailaren 31ra bitartean ikusi ahalko dituzte.
57 lanek janzten dituzte Muxikako Zubieta Errotako hormak. 57 lan batu eta ikusgai jarri ditu Rosa Maria Sanchezek. Muxikako bizilagunak gustuko du artea, eta bere lanak uztailaren 31ra arte ikusi ahalko dira Zubieta Errotako beheko solairuan. Herritarrek astelehenetik barikura ikus dezakete erakusketa, 10:00etatik 14:00etara.
Gai konkreturik ez dauka Sanchezek erakusketan jarri dituen laginak, baina gehienek Muxika dute ardatz. Muxikako auzoak, erreka, baselizak edota arkatzez egindako Muxikako baserrien irudiak bildu ditu. Badaude baita ere, eguzkiloreak, boletusak edota Ea eta Sukarrietako irudiak.