Joseba Agirreazkuenagak 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria jaso du
Epaimahaikideek Agirreazkuenagaren dibulgazio lan garrantzitsua nabarmendu dute, bere ikerketa-ildoei jarraitzen dieten taldeak sortzeko gaitasuna eta ezagutza euskal gizarteari transferitzea.
Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik jaso zuen Busturiko bizilagunak 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria, atzo arratsaldean.
Martxoan eman zuten jakitera 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga historialari eta EHUko Historia Garaikideko katedradunarentzat izango zela, eta atzo hartu zuen saria Lehendakaritzaren egoitzan.
Epaimahaikideek Agirreazkuenagaren dibulgazio lan garrantzitsua nabarmendu dute, bere ikerketa-ildoei jarraitzen dieten taldeak sortzeko gaitasuna eta ezagutza euskal gizarteari transferitzea.