Beste bi positibo Bermeon
Osasun Sailak udalerri bakoitzean koronabirusagatik hildako pertsonen kopurua jakitera eman du egunero ateratzen duen txostenean: 16 pertsona hil dira koronabirusagatik Bermeon, 6 Busturian, 1 Gautegiz Arteagan, 2 Gernika-Lumon, 2 Kortezubin eta 6 Mundakan.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, atzo beste bi positibo berri egon ziren Bermeon; joan den asteko martitzenetik gaur arte, hortaz, 9 dira koronabirusean positibo eman duten herritarrak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datu orokorrei dagokienez, 60 izan ziren atzo baieztatutako positiboak: 10 Bizkaian, 7 Araban eta 41 Gipuzkoan.
Atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.188 proba (3.766 PCR eta 422 test azkar) egin zituztela azaldu dute.
Bestalde, Osasun Sailak udalerri bakoitzean koronabirusagatik hildako pertsonen kopurua jakitera eman du egunero ateratzen duen txostenean. Busturialdeari dagokionez, 16 pertsona hil dira koronabirugatik Bermeon, 6 Busturian, 1 Gautegiz Arteagan, 2 Gernika-Lumon, 2 Kortezubin eta 6 Mundakan.