Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek badute kartel iragarlea
Zaratamoko Maitane Marina Lopezek jasoko du 600 euroko saria 'Etxetik at!' izeneko kartelagatik.
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketako finalisten artean, Etxetik at! izeneko kartela izan da irabazlea. Egilea, eta hortaz, lehiaketako irabazlea Maitane Marina Lopez izan da; Zaratamokoa da Marina.
600 euroko saria jasoko du Marinak, eta berak egindako kartela izango da aurtengo jaien euskarri desberdinetan erabiliko dena.
Udaletik eskerrak eman gura dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei, bai eta euren botoekin irabazlea aukeratzen lagundu dutenei ere.