Dendek euren establezimenduak eraberritzeko laguntzak jaso ahalko dituzte
Eusko Jaurlaritzak emango ditu laguntzak, Merkatariek euren lokaletan burutuko dituzten hobekuntzak finantzatu asmoz. Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago dagoenerako, eta laguntzak eskatzeko azken eguna abuztuaren 3a da.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak emango ditu saltokiak eraberritzeko laguntzak. Izan ere, merkatariek euren lokaletan burutuko dituzten hobekuntzak finantzatzea da laguntzen helburu nagusia.
“Merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntza programak euskal saltokien berrikuntza, kudeaketa-tresnen hobekuntza eta azpiegiturak sustatzea du helburu,, kontuan hartuta, gainera, COVID-19ak sortutako alarma egoerak ekarritako aparteko egoera”, adierazi dute arduradunek.
Jaurlaritzak martxan jarritako programak itzuli beharko ez den diru laguntza emango du, betiere saltokiak eraberritzeko edota altzariak erosteko 4000 euroko gutxieneko inbertsioa egiten bada. Informatika tresneria erosteko, merkataritza kudeaketarako programak erosteko, edota COVID-19ak sortutako egoerari egokitzeko kasuetan, berriz, 900 eurokoa da egin beharreko gutxieneko inbertsioa.
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak jakinarazi duenez, denda eta komertzioei Eusko Jaurlaritzak emango dizkien laguntzak eskatzeko epea zabalik dago dagoenerako, eta laguntzak eskatzeko azken eguna abuzturaren 3a da.
Informazio gehiago gura izanez gero, Merkataritzarako Bulego Teknikoagaz harremanetan jar daiteke. Horretarako, gatc@gernika-lumo.net helbide elektronikora idazteko edota 94 625 79 40 telefonora deitzeko deia egin dute.