Segurtasun neurriekin, parte hartzea %13koa izan da 12:00etan
2016ko datuekin alderatuta, eguerdi partean parte hartzea txikiagoa izan da gaur; Bizkaian, ordu horretarako, hautesleen %13ak eman du botoa
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde eguna da gaur, eta neurri bereziekin ari da hauteslegoa botoa ematen. Busturialdean 35.645 herritar daude botoa ematera deituta, eta segurtasun eta higiene neurriak zainduz egin behar dute. Botoa emateko ilarak sortu dira, segurtasun distantzia errespetatzeko, eta hauteslekuetara sartzeko eskuak garbitu behar dira. Gainera, maskara erabiltzea derrigorrezkoa da botoa emateko. Norbaitek botoa eman ostean, mahaia garbitu behar du mahai-buruak.
12:00ak arteko datuak eman ditu Segurtasun sailburu izandako Estefania Beltran de Herediak, eta 2016ko datuekin arabera, ordu horretan parte hartzeak behera egin du %1,3. Bizkaian, eguerdirako, hautesleen %13,5 joan da botoa ematera (aurreko hauteskundeeetan baino %1 gutxiago). Gipuzkoak eman du parte hartzean daturik baikorrena (%15,5). Hala ere, 2016an baino %2 gutxiagok eman du aurten botoa eguerdirako.
Hauteslekuak 20:00etan itxiko dituzte.
[Informazioa eguneratuko da egunean zehar]