Positibo berri bat baieztatu dute Bermeon
Azken hiru egunetan positiboak egon dira Bermeon, egun bakoitzean bana.
Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, koronabirusean positibo eman duen kasu berri bat baieztatu da Bermeon. Azken hiru egunetan positiboak egon dira udalerrian, egun bakoitzean bana.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokienez, 31 kasu positibo baieztatu ziren atzo: 8 positibo egon ziren Bizkaian, 18 egon ziren Gipuzkoan eta 5 Araban.