Komun kimikoak jarri dituzte Burujabetasun zelaian
Horietako bat, mugikortasun arazoak dituzten horientzako egokituta dago.
Udaldian, eguraldi onarekin, herritar asko hurbiltzen dira Burujabetasun zelaira. Aritzatxu hondartzara joan-etorrian dauden herritarrak ere asko eta asko dira. Hala, Bermeoko Udalak, komun kimikoak jartzea erabaki du.
Bi komun jarri dituzte, horietako bat gainera, mugikortasun arazoak dituzten horientzako egokituta dago. Hondartza denboraldia amaitu bitartean mantenduko dituztela azaldu dute udal arduradunek.
Komunak “arduraz” erabiltzeko eskaera egin dute udaletik.