KAE 2 Ligan denboraldiko lehen estropada lehiatuko dute asteburuan
ETE, KAE 1 eta KAE 2 Ligetan, Pasaian lehiatuko dute 1. jardunaldia, bihar.
Emakumezkoen ETE Liga eta gizonezkoen KAE 1 eta 2 Ligak bihar hasiko dira. Pasaian lehiatuko dituzte denboraldi honetako lehen estropadak.
KAE 2 Ligan hamalau talde daude denboraldi honetan, eta horietatik Busturialdea da bertoko ordezkaria. XIV. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako Bandera lehiatuko dute, 17:00etatik aurrera.
KAE 1 Ligan dauden hamabi taldeen artean ez dago eskualdeko talderik, baina, esaterako, Bermeo B taldeko lau arraunlarik Getxo Arraun Taldean egingo dute arraunean. Horiek 21. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia Ikurrina lehiatuko dute 19:15ean hasita.
ETE Ligan daude bederazi talde daude aurten. I.Tolosaldeko Ikurrina lehiatuko dute, 18:15ean hasita.
Bi hilabete hauetan bederatzi bandera jokatuko dituzte ETE eta KAE 1 eta 2 ligetako taldeek. Horietatik azkena abuztuaren 29an eta 30ean lehiatuko dute Kantabriako Castro Urdiales herrian. Ondoren, irailaren 19an eta 20an Bermeon eta Portugaleten lehiatuko dituzte play-off-ak.
TKEkoak, Donostian eta Zierbenan. Bestalde, aurreko asteburuan Galizian denboraldia hasi ostean, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako taldeak Gipuzkoan eta Bizkaian ariko dira asteburuan.
Urdaibaik VIII. CaixaBank Bandera lehiatuko du bihar, 18:00etatik aurrera, Donostian. Domekan, berriz, Zierbenan lehiatuko dute 37. Petronor Bandera, 12:00etan hasita.